Description
«Boleroa» Maurice Ravelen lanik ospetsuena eta antzeztuena da, Belle-Epoque-ko ikonoa zen Ida Rubinstein dantzari eta mezenas errusiarrak agindua. Orkestraren birtuosismo ariketa ezinago fina kontsideraturik, Parisen estreinatu zen 1928an, Garnier Operan. Jose? Antonio Abad-ek doinu honetatik istorio liluragarria abiatzen du, partituraren notak bailiran orkestra oso berezi baten musikariak aurkezten ditu, dagozkien Delicado-ren ilustrazio harrigarriek – protagonistak animalia humanizatuak dira, mehatxupean dauden espezieak – hiri ingurune batera garamatzate luxuzko parte hartzaile gisa, musikaz gain, argiaz eta kolorez ere betetzen gaituen kontzertu gogoangarri batera.






Reviews
There are no reviews yet.